Zein ordu da?

miércoles, 27 de octubre de 2010

Prometeus – La revolución de los medios


Prometeus “La revolución de los medios” bideoaren gai nagusia, teknologia berrien eboluzioa eta garapena da, batez ere, hauek gure gizartean nolako eragina izango duten etorkizun hurbil batean.

Behin bideoan teknologia berrien bilakaera ikusita, pentsatu dezakegu bideoaren mezu nagusia “Prometeus” etorkizun batean guztia kontrolatuko duela, eta gure gizartean edonon egoteko eta edonon gertatzen den guztiaz jabetzeko ahalmena izango duela. Ideia hau jaso bezain laster, uzker sentitu ahal gara, batzuk beldurtuta ere, baina beste aldea ikusten badugu, izugarrizko aurrerapena suposatzen duela ikus dezakegu.

Aurretik ezagutzen genituen medio zaharrak denboraren poderioz desagertu egingo dira (irratia, telebista, informazio estatikoa, adibidez: liburuak, artikuluak…), eta aplikazio askok garrantzia hartuko dute: flickr, youtube, wikipedia, interneten irratia, telebista, egunkariak eta berriak, …. Hori gertatuko da masen boterearen eragina dela eta; baina ez dugu ahaztu behar, edonork izango duela aukera informazioa produzitzeko eta kontsumitzeko (Prosmer izateko), hau da, parte hartzeko, dena konektatuta egongo da eta.

Nire ustez, gizarterako aurrerakuntza itzela izango da, baina era berean, norbait guztia kontrolatzearen ideia nahiko beldurgarria da. Azken finean, pertsonak nahi duten identitatea sortu ahal dutelako, errealitatearen erreplikak egingo direlako (“Second life”, adibidez), … Eta gainera, 2050.urtean itxaroten da “Prometeus”-ek Spirit eta Place antolakuntzak erosiko dituela eta momentu horretan munduko merkaturik handiena bizitza birtuala izango delako. Gaur egun, ez gaude ohituta honelako gauzetara, beraz, iraultza handia suposatuko du, hain zuzen ere, bideoaren tituluak esaten duen moduan: Revolucion de los medios.

Eskola esparruan, gaur egun ikus dezakegu nola ikastetxe askotan egunero teknologia berriak erabiltzen diren, eta gure ikasleek “i generazioa” izena dutela, hots, interneten generazioa. Ez dugu berriro esan behar aurrerapen itzela dela, baina etorkizunean uste dut murriztu egin beharko direla eskolan teknologia berri hauen erabilera, irakasleen laguntzarekin prozesuan aurrera egin eta irakaskuntzan zentratu.

Laburbilduz, masen eragina dela eta etorkizun “digital” hau lortuko dela pentsatzen da, beraz, gure esku dago modu batean esanda, baina aplikazioak “google” bezala adibidez, gero eta botere gehiago dutenez, bideoan ikusten den bezala kontrola pixkanaka lortuko dute, Prometeus lortu arte, dena ikusiko duen begia.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aproba

Post honetan ikusiko dugu nola sartu lotura bat idazpen batean. Horrela, hemen klik egiten EHUko web orrialdera salto egingo dugu.

jueves, 14 de octubre de 2010

Etorkizun digitala?.....WEB 2.0 ailegatu da!



Gaur egun sarean aritzen garen guztiok, nahiz eta jabe ez izan, Interneten bigarren generazio batean murgilduta gaude, hau da, Web 2.0-n.

Bideo honeta ikus dezakegun moduan, Web 2.0ri esker, etengabeko informazio mota ezberdinak (testuak, bideoak, argazkia, iritziak foroetan, …) elkartrukatzeko aukera dugu. Horretarako, zenbait aplikazio erabiltzen ditugu (wikipedia, facebook, flickr, …). Bertan, egitura finko bat dago, eta partaide bakoitzak egitura hori beteko du bere informazioa eta datuekin, jarraian lagunekin edo beste partaideekin elkartrukatzeko aukera izanez.

Hau XML-ri esker gertatzen da; XML-ak, edukia eta egitura bereizten ditu, honela, partaide bakoitzak bere espazio pertsonalean informazioa sartu ahal du. Beste alde batetik, webgune edo sare sozialetan gure lagunek zerbait igotzen dutenean, RSS-ri esker, eduki horretaz jabe gaitezke, "abisatzen" digulako.

Hasiera batean, web 2.0 agertu baino lehen, web 1.0 erabiltzen genuen. Sistema hau batez ere informazio bilketa ahalbidetzen zuen; bertan ez zeuden gaur egun partaideen, hots, gure artean, komunikatzeko ditugun tresnak. Beraz, argi dago web 2.0 iraultza bat suposatu duela egungo gizarterako eta interneten eta teknologien mundurako, hala nola, denok partaide garelako.

Dena dago konektatuta!

jueves, 7 de octubre de 2010

Hezkuntza 2.0

Baietz eskolaren esangura aldatu...

Blog-a martxan jartzen

Jadanik ikusita nola funtzionatzen duen blog-a, Teknologia Berriekin eta ikaskuntzarekin erlazionatutako beste bideo bat sartuko dut.

bideoa sarrera batean ipintzen

Bideoa nola sartzen den ikusi dugu. Oso erreza da.

Lehenengo sarrera

Kaixo!!
Gaur blog-a erabiltzen dudan lehenengo eguna da eta espero dut hemendik aurrera gero eta hobeto konpontzea.

Blog hau irekitzearen arrazoia "Teknologia Berriak" ikasgaia lantzeko izan da.

Beste batera arte!