Zein ordu da?

jueves, 14 de octubre de 2010

Etorkizun digitala?.....WEB 2.0 ailegatu da!



Gaur egun sarean aritzen garen guztiok, nahiz eta jabe ez izan, Interneten bigarren generazio batean murgilduta gaude, hau da, Web 2.0-n.

Bideo honeta ikus dezakegun moduan, Web 2.0ri esker, etengabeko informazio mota ezberdinak (testuak, bideoak, argazkia, iritziak foroetan, …) elkartrukatzeko aukera dugu. Horretarako, zenbait aplikazio erabiltzen ditugu (wikipedia, facebook, flickr, …). Bertan, egitura finko bat dago, eta partaide bakoitzak egitura hori beteko du bere informazioa eta datuekin, jarraian lagunekin edo beste partaideekin elkartrukatzeko aukera izanez.

Hau XML-ri esker gertatzen da; XML-ak, edukia eta egitura bereizten ditu, honela, partaide bakoitzak bere espazio pertsonalean informazioa sartu ahal du. Beste alde batetik, webgune edo sare sozialetan gure lagunek zerbait igotzen dutenean, RSS-ri esker, eduki horretaz jabe gaitezke, "abisatzen" digulako.

Hasiera batean, web 2.0 agertu baino lehen, web 1.0 erabiltzen genuen. Sistema hau batez ere informazio bilketa ahalbidetzen zuen; bertan ez zeuden gaur egun partaideen, hots, gure artean, komunikatzeko ditugun tresnak. Beraz, argi dago web 2.0 iraultza bat suposatu duela egungo gizarterako eta interneten eta teknologien mundurako, hala nola, denok partaide garelako.

Dena dago konektatuta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario