Gaur egun argi dago teknologia berriak gure bizitzaren edozein aspektutan paper garrantzitsua betetzen dutela. Gainera, hauek, gero eta aurrerakuntza handiagoak dituzte denbora tarte txikiagoan.
Teknologia berrien eraginaren alde positiboena, nire ustez, edonork, edonon eta edonoiz erabili ahal dituela da. Beraz, gizartearen partaide guztiok munduko edozein gertakariari buruz ohartu gaitezke, hau da, teknologia berrien eta informazioaren gizartearekin batera globalizazioa dator; hortaz, pertsona guztiok informazioa elkartrukatzeko aukera daukagu.
Laburbilduz, teknologia berriak izugarrizko iraultza suposatu dute eta gaur egun daukagun gizarte motan gure buruak murgilduta ikustea eragin dute: informazioaren gizartean. Honek zera esan nahi du, informazio gehiago duena botere gehiago izango duela, baina horretarako ezinbestekoa izango da informazio hori kudeatzen jakitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario