Zein ordu da?

miércoles, 10 de noviembre de 2010

“REFLEXIONES SOBRE LA BRECHA DIGITAL Y LA EDUCACIÓN”

Aurkeztu zaigun testuan, “Reflexiones sobre la brecha digital y la educación”, autoreak eten digitalari buruz aritzen da, hots, sarean sartzeko aukera dutenen eta ez edo ezin dutenen arteko ezberdintasunari buruz. Desberdintasun hau, pertsonen, erakundeen, gizarte edo herrialdeen artean ematen da, eta Julio Cabero Almenarak, hasiera-hasieratik eten digitala betidanik egon dela argi usten digu.
Kontuan izan behar dugu, sarean sartzeko aukera aipatzen dugunean, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara jotzeko aukeraz hitz egiten ari garela. Beraz, pertsona hauek baztertuta daude teknologia berriek eskaintzen diguten giza aurrerapenak eta aurrerapen ekonomiko eta sozialak izateko aukerei dagokionez.
Azken finean, teknologia berriak banaketa elementua bihurtzen ari dira (batez ere herrialde aberats eta pobreen artean), eta honek arazo nabariak dakartza: eten soziala, edo hobeto esanda, bazterketa soziala. Ondorio larria da, bai herrialde ezberdinen artean eta bai  herrialde horien barnean ematen delako eten soziala; eta eten honek, maila sozial berri bat sortzea ekartzen du, hala nola, “aparthied” sozial bat.
Honekin lotuta, aipatzekoa da testuan agertzen den hurrengo kontraesana: azken mendean, gizakiaren historia osoan zehar baino bizi maila handiagoa lortu dugu, baina, modu berean, gaur egun daukagun historiaren momentu bat, non, gero eta nabariagoak dira mota guztietako desberdintasunak: ekonomikoak, generokoak, hezkuntzakoak, teknologikoak, digitalak, …
Era berean, Caberoren aburuz, eten digital ekonomikoa ez ezik, eten digital gehiago daude, esaterako: hezkuntza eten (aurrerago hitz egingo duguna), eten politikoa, eten generoa, hizkuntza etena, eten psikologikoa, …
Teknologia berriak, denboraren poderioz, guztiok izango ditugu eta pertsona guztien eskuetan egongo dira, baina hori ez da soilik garrantzitsuena, beharbada beranduegi izango ailegatzen direnean. Gainera, teknologiak edukitzea ez da soilik inportantea, ordenagailua etxean izan dezakegu, baina erabiltzen ez badakigu ez du ezertarako balio.
Horrekin lotuta, teknologiak hezkuntzan duten eragina aipatzen da. Pixkanaka-pixkanaka, esparru honetan bere lekua hartzen edo topatzen hari dira (esaterako, arbel digitalak, blog-ak ikasteko…); beti jakinda daukagun haurren generazioa ikasle digitalak direla.
Baina lehen komentatu dugun bezala, teknologiak ez badakizkigu erabiltzen ezin izango dugu aurrera jarraitu garapen honetan, eta hezkuntza sistema honetan nabarmena den gauza bat, irakasle askok, gehienak ez esateagatik, teknologia berriak nola funtzionatzen duten ez dakitela da; hortaz, zera izango da ezinbestekoa: alfabetatze digitala. Inoiz ahaztu gabe irakasleak izango direla teknologia berrien erabilera zuzena irakatsiko dietena ikasleei.
Beraz, alfabetatze digitalak, pertsona konpetenteak lortzen lagunduko digu, hala nola: era kooperatiboan taldetan lan egiten ikasi, informazioa bildu eta antolatu, autonomoa izatea eta iniziatiba izatea, ezagutza berriak ikastea eta ideia berriak azkar asimilatu, … Hots, gaitasun zehatz batzuk lortuko dituzte ikasleak: bilatzeko, ebaluatzeko, egituratzeko, eta informazioa antolatzeko gaitasuna. Gainera, ingelesa teknologia berrien hizkuntza nagusia da (programetan, informazioan, …), beraz oso garrantzitsua izango da bai ikasleek bai irakasleen ingelesa dominatzea.
Esan dezakegu, orain arte “informatikako gela” deitu izan dena, “ikasgelan informatika” bihurtuko dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario