Zein ordu da?

martes, 14 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzarako material multimedia























Teknologia Berriak aprobetxatzeko asmoarekin eta gure etorkizunari begira, lagungarria izango den Lehen hezkuntzarako material multimedia interesgarria gordetzeko aukera izan dugu “Delicious” kontuan gaurko klasean.
Haien artean, web gune, blog, wiki… nahiko erakargarriak aurkitu ditut, hala nola:
Geogebra (http://docentes.educacion.navarra.es/msadaall/geogebra)
Web gune honetan, matematika arloaren gai ezberdinak lantzeko ariketa ugari aurkitu ditzakegu (batez ere LHko 2. eta 3.zikloetarako). Ariketa interaktibo hauek, haurra behatzeko eta ikertzeko pentsatuta daude. Hau da, enuntziatu bat dago galdera batekin abiapuntu bezala, ondoren haurrak agertzen zaion pantailan arratoiarekin gauzak mugitzeko eta gertatzen diren aldaketa desberdinak ikusteko.
Nire aburuz, oso webgune aproposa da, ikasleak gauzak era argi batean ikusi eta ikasiko dituztelako, eta beharbada jadanik zituzten ezagutzak hobeto finkatuko dituzte.
Blog honetan, aldiz, HH, LH zein DBHrako espazioak aurkitzen ditugu. Gainera ingelesa praktikateko jarduerak eta helduen hezkuntzarako (EPA) aktibitateak, beraz, nahiko osatuta dago hezkuntzari dagokionez.
Era berean, esparru batean klikatu ondoren, bertan lantzen ari diren gai ezberdinak ikusiko ditugu, eta modu indibidual nahiz taldeka, hauen artean momentuan ikasgelan landu ari garena, nahiz errepaso moduan landu nahi duguna aukera dezakegu.
Cuentos Interactivos (http://www.cuentosinteractivos.org/)
Orrialde honetan, haurrentzako ipuinak ditugu. Orrialde honen ezaugarri nagusia, ipuinak interaktiboak direla da, hots, ahots batek kontatzen ditu eta marrazkiak agertzen dira, azken finean, marrazki bizidunak balira bezala. Beraz, oso interesgarria da gurasoak etxean seme-alabekin erabiltzeko edo irakasleek klasean baliabide didaktiko bezala erabiltzeko.
GOAZEN (http://goazen.wikispaces.com/ERREKURTSO+LH)
Wiki honetan, berriz, LHko errekurtso ugari aurkitzen ditugu: inguru, hizkuntza, matematika… beraz, nire ustez, oso erabilgarria eta lagungarria izan daiteke irakasle batentzako, bere ikasleen ikaskuntza prozesuan laguntzak eskaintzeko.

Amaitzeko, esan beharra dago, orrialde guzti hauek, eskolan landu ahal ditugu era aktibo eta esanguratsu batean, beti era antolatu eta egoki batean aukeratuta eta antolatuta.

viernes, 3 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta Arbel digitala




2009-2010 urteko Hezkuntza Sailaren kexka dela eta, egungo gizartean dauden arazoei aurre egiteko aproposa eta beharrezkoa ikusten dute hezkuntza eredu berria bilatzea, hain zuzen ere, Eskola 2.0. Era berean, hezkuntza munduan TTBB-en integrazioa, Multinazionalen eta ekonomia talde handien presioagatik (Espainia beste herrialdeekin konparatuz atzean ez geratzeko) izan dela ere pentsatu dezakegu.
Baina eskola 2.0 programa, ikastetxeetatik (LH 5º eta 6º eta DBH-ko 1º eta 2º) soilik teknologia banatzea bilatzen du: arbela digitalak, internet konexioa eta ikasle bakoitzarentzat portatil bat; eta hau ez du zerikusirik hezkuntza planteamenduarekin edo  pedagogiarekin.

Gainera, ikerlarien informeak bat egiten duten bezala, hezkuntza/ikaskuntza kalitatea ez da hobetuko bakarrik teknologia berriak aplikatzeagatik. Are gehiago, kasu batzuetan prozesua okerragotu egiten dute, kontuan hartzen ez diren hainbat faktore inportanteak daudelako, hala nola: lantzeko metodologia, irakasleen motibazioa, ikastetxearen inplikazio maila, aholkularitza didaktikoa eta ez soilik teknologikoa, …

Aipatutako alderdi hauek, eta egungo hezkuntzak dituen beste arazo batzuk, esaterako, porrota, irakasleen formakuntza txarra, eskolaren abandonu goiztiarra… arestian komentatutako Eskola 2.0 programak ez ditu kontuan hartzen. Beraz, nahiz eta irakasleen formakuntza bermatu, zertarako behar ditugu teknologia berriak, ez badigute soluziorik eskaintzen gure irakaskuntza prozesuan aurre egiteko eta intentzio horiek errealitatea bihurtzeko? Teknologia berriak zentro bakoitzaren errealitatera aplikatzea ezinbestekoa baita.

Laburbilduz, programa honi ez dio axola irakasleen parte hartzea, beharrak edo proposamen didaktiko nahiz teknologikoak… teknologiei eta zentroetan izango duten integrazioa segurtatzeari, pedagogiari baino garrantzi handiagoa ematen diotelako (80 hamarkadako Atenea proiektua bezala). Beraz, Eskola 2.0, ez du zerikusi  handirik Hezkuntzarekin edo Irakaskuntzarekin, ezta egungo egoera teknologikoarekin, hezkuntza komertzializatzeko prozesu baten barnean kokatu nahi dute.

Egia da teknologia berrien gizartean murgilduta gaudela eta hezkuntzak, teknologiak hornitzen gaituen tresnez baliatu behar dela, baina ezinezkoa da baieztatzea TICak hezkuntza hobetuko duenik, nahiz eta hau ez eraman aurrera, eten digitala sortu.

Azken finean, Espainiako Eskola 2.0 programari buruz aritzean, ez da hezkuntzaz aritzea, baizik eta negozioaz eta merkatalizazioaz.