2009-2010 urteko Hezkuntza Sailaren kexka dela eta, egungo gizartean dauden arazoei aurre egiteko aproposa eta beharrezkoa ikusten dute hezkuntza eredu berria bilatzea, hain zuzen ere, Eskola 2.0. Era berean, hezkuntza munduan TTBB-en integrazioa, Multinazionalen eta ekonomia talde handien presioagatik (Espainia beste herrialdeekin konparatuz atzean ez geratzeko) izan dela ere pentsatu dezakegu.
Baina eskola 2.0 programa, ikastetxeetatik (LH 5º eta 6º eta DBH-ko 1º eta 2º) soilik teknologia banatzea bilatzen du: arbela digitalak, internet konexioa eta ikasle bakoitzarentzat portatil bat; eta hau ez du zerikusirik hezkuntza planteamenduarekin edo pedagogiarekin.
Gainera, ikerlarien informeak bat egiten duten bezala, hezkuntza/ikaskuntza kalitatea ez da hobetuko bakarrik teknologia berriak aplikatzeagatik. Are gehiago, kasu batzuetan prozesua okerragotu egiten dute, kontuan hartzen ez diren hainbat faktore inportanteak daudelako, hala nola: lantzeko metodologia, irakasleen motibazioa, ikastetxearen inplikazio maila, aholkularitza didaktikoa eta ez soilik teknologikoa, …
Aipatutako alderdi hauek, eta egungo hezkuntzak dituen beste arazo batzuk, esaterako, porrota, irakasleen formakuntza txarra, eskolaren abandonu goiztiarra… arestian komentatutako Eskola 2.0 programak ez ditu kontuan hartzen. Beraz, nahiz eta irakasleen formakuntza bermatu, zertarako behar ditugu teknologia berriak, ez badigute soluziorik eskaintzen gure irakaskuntza prozesuan aurre egiteko eta intentzio horiek errealitatea bihurtzeko? Teknologia berriak zentro bakoitzaren errealitatera aplikatzea ezinbestekoa baita.
Laburbilduz, programa honi ez dio axola irakasleen parte hartzea, beharrak edo proposamen didaktiko nahiz teknologikoak… teknologiei eta zentroetan izango duten integrazioa segurtatzeari, pedagogiari baino garrantzi handiagoa ematen diotelako (80 hamarkadako Atenea proiektua bezala). Beraz, Eskola 2.0, ez du zerikusi handirik Hezkuntzarekin edo Irakaskuntzarekin, ezta egungo egoera teknologikoarekin, hezkuntza komertzializatzeko prozesu baten barnean kokatu nahi dute.
Egia da teknologia berrien gizartean murgilduta gaudela eta hezkuntzak, teknologiak hornitzen gaituen tresnez baliatu behar dela, baina ezinezkoa da baieztatzea TICak hezkuntza hobetuko duenik, nahiz eta hau ez eraman aurrera, eten digitala sortu.
Azken finean, Espainiako Eskola 2.0 programari buruz aritzean, ez da hezkuntzaz aritzea, baizik eta negozioaz eta merkatalizazioaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario