Zein ordu da?

martes, 14 de diciembre de 2010

Lehen Hezkuntzarako material multimedia























Teknologia Berriak aprobetxatzeko asmoarekin eta gure etorkizunari begira, lagungarria izango den Lehen hezkuntzarako material multimedia interesgarria gordetzeko aukera izan dugu “Delicious” kontuan gaurko klasean.
Haien artean, web gune, blog, wiki… nahiko erakargarriak aurkitu ditut, hala nola:
Geogebra (http://docentes.educacion.navarra.es/msadaall/geogebra)
Web gune honetan, matematika arloaren gai ezberdinak lantzeko ariketa ugari aurkitu ditzakegu (batez ere LHko 2. eta 3.zikloetarako). Ariketa interaktibo hauek, haurra behatzeko eta ikertzeko pentsatuta daude. Hau da, enuntziatu bat dago galdera batekin abiapuntu bezala, ondoren haurrak agertzen zaion pantailan arratoiarekin gauzak mugitzeko eta gertatzen diren aldaketa desberdinak ikusteko.
Nire aburuz, oso webgune aproposa da, ikasleak gauzak era argi batean ikusi eta ikasiko dituztelako, eta beharbada jadanik zituzten ezagutzak hobeto finkatuko dituzte.
Blog honetan, aldiz, HH, LH zein DBHrako espazioak aurkitzen ditugu. Gainera ingelesa praktikateko jarduerak eta helduen hezkuntzarako (EPA) aktibitateak, beraz, nahiko osatuta dago hezkuntzari dagokionez.
Era berean, esparru batean klikatu ondoren, bertan lantzen ari diren gai ezberdinak ikusiko ditugu, eta modu indibidual nahiz taldeka, hauen artean momentuan ikasgelan landu ari garena, nahiz errepaso moduan landu nahi duguna aukera dezakegu.
Cuentos Interactivos (http://www.cuentosinteractivos.org/)
Orrialde honetan, haurrentzako ipuinak ditugu. Orrialde honen ezaugarri nagusia, ipuinak interaktiboak direla da, hots, ahots batek kontatzen ditu eta marrazkiak agertzen dira, azken finean, marrazki bizidunak balira bezala. Beraz, oso interesgarria da gurasoak etxean seme-alabekin erabiltzeko edo irakasleek klasean baliabide didaktiko bezala erabiltzeko.
GOAZEN (http://goazen.wikispaces.com/ERREKURTSO+LH)
Wiki honetan, berriz, LHko errekurtso ugari aurkitzen ditugu: inguru, hizkuntza, matematika… beraz, nire ustez, oso erabilgarria eta lagungarria izan daiteke irakasle batentzako, bere ikasleen ikaskuntza prozesuan laguntzak eskaintzeko.

Amaitzeko, esan beharra dago, orrialde guzti hauek, eskolan landu ahal ditugu era aktibo eta esanguratsu batean, beti era antolatu eta egoki batean aukeratuta eta antolatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario