Zein ordu da?

martes, 16 de noviembre de 2010

Blogen aplikazio didaktikoa


Ikusi izan dugun moduan, gaur egun, oso nabaria da teknologia berrien eragina; haien artean Blog-a aurkitu dezakegu, oso tresna erabilgarria direnak. Aplikazio honen eragina hezkuntzaren arloan ere  antzeman dugu, hau da, nola eskolari dinamika bat ematen dion, parte hartzea sustatuz.

Gainera, irakasle askok (gero eta gehiago), teknologia berri hauetaz baliatzen ari dira eskolaren prozesuan eta egunerokotasunean aurrera egiteko. Hauek,  ahalbidetzen digute gure klaseak parte hartzaileak eta aktiboagoak izatea. Blog-ak, azken honetan asko laguntzen dute eta ikasleei, gurasoei eta irakasleei zenbait abantaila eskaintzen diete, hala nola: irakasleak etxerako lanak edo klasean landutakoa igo ahal dute; modu honetan, ikasleak etxean errepasatzeko aukera izango du, edo zerbait ahaztekotan bertan ikusteko aukera . Era berean, gurasoek, haien seme/alabei etxeko lanekin lagundu eta haien ikaskuntza prozesuan parte hartu ahal izango dute,  klasean zer egiten dutenaren jakinean egonda.
Beraz, amaitzeko esan beharra daukat, Teknologia Berriak eta Blog-ak aurrerapauso handia suposatzen dutela, batez ere erraztasun handiak eskaintzen dizkigutela, bai gure gizartean baita hezkuntzaren arloan ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario